XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRIPTIKOAREN BIGARREN ATALA:

BALEAREN BILAKAERA

IRAKURRI

7. Balearen arnasketaren, erditzearen eta abarren bilakaera bitxia ezagutzeko, irakur ezazu arretaz ondorengo irakurgaia.

Balearen Bilakaera Bitxia

Mendeetan zehar arraintzat hartu izan bada ere, balea, beste hainbat eta hainbat espezie bezala, itsasoan bizi den ugaztun 1Ugaztun: Umeei esnea emateko ugatz edo titiak dituzten animaliak. bat da.

Ugaztun askok hartu zuten itsasoa bizilekutzat, lehorretik 2Lehorra: Lurra alde eginda.

Beste zenbait animaliak ere egokitu beharra izan zuten, baina batzuk lehorrean zein uretan bizi daitezke; fokak, adibidez.

Uretan bizi ahal izateko, zertan egokitu dute beren gorputza baleek?

1. Lehen lau hankaren gainean mugitzen zuten gorputza, eta gero igeri egiteko prestatu behar izan zituzten.

Itxuraldaketa handia izan zen aipatutako hau.

2.Arnasketa sistema mantendu egin dute, biriken bidez egiten dutelarik.

Baina lehorreko ugaztunek sudurzuloak aho inguruan dauzkaten bezala, hauek buru gainera eramaten dituzte.

Ahoak ez du inolako zerikusirik arnasketan, arnasa hartu eta bota sudurzuloetatik egiten baitute.

3. Sexu-organoak ere lehorrekoenak ez bezalako bilakatu 3Bilakatu: Bihurtu dira

Kanpotik gutxi nabarmentzen zaizkie

Organo gehienak ezkutuan dauzkate eta begiratu batera irekidurak besterik ez zaizkie igartzen.

4. Erditzeak ere bitxiak dira, lehorrekoenak ez bezalakoak, kumeak ipurdiz jaiotzen dira.

Hegal guztiak tolestatuta 4Tolestatu: Doblatu ateratzen dira: izan ere, horrela ez balitz, askoz ere leku gehiago beharko lukete barnean egoteko, eta kanporatu ere nekezago kanporatuko lirateke.

5. Amaren esnea xurgatzeko balenkumeek ez dute ahoarekin inolako mugimendurik egin beharrik, nahikoa dute amaren ugatza ukitzea esnea ahoratzeko.

Ezpainik ez dutenez ezinezkoa gertatuko litzaieke, beste ugaztunei ez bezala, ugatzari tira egitea.